LARRIALDI SIMULAZIOA
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi digu, ostiral honetan, ekainak 14 goizeko 10:00tan (gutxi gorabehera), Ereñotzun instalatuta dauden istripu kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla. Saio hori, Seveso araudia dela eta, industria kimikoen segurtasun inguruan Zuzendaritza horrek egiten dituen aldizkako (urtean bitan) ariketa bat izango da. EZ DA BENETAKO ALARMA IZANGO.