
Odol ematea, maiatzaren 9an, Ereñotzun
Arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara izango da odol emateko aukera baina, aldez aurretik, hitzordua eskatu behar da 943 007 885 telefonora deituta.
Ereñotzu
Arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara izango da odol emateko aukera baina, aldez aurretik, hitzordua eskatu behar da 943 007 885 telefonora deituta.
Odola beharrezkoa da eta ezin da laborategian egin, giza odolak beste ezerk ez dezake pertsona salbatu.
Zeuk edo zeure familiak, beharbada, beste pertsona batzuen odola beharko duzue egunen batean.
Gogoan izan odol-osagaien epe-muga honako hau dela: plaketak 5 egun, globulu gorriak 42 egun eta plasma urte 1.
Jakin beharrekoak:
1. Aldez aurreko kontrol medikoa egiten da.
2. Odola eman ahal izateko 18 urtetik gorakoa eta 70 urtetik beherakoa izan behar da, eta 50 Kg.-ko pisua, gutxienez. NAN arekin.
3. Ez daukazu baraurik etorri beharrik. Bakarrik, ez eman odolik otordua hartu eta 2 ordu baino lehen.
4. 450 cc. ateratzen dira, eta ez dauka inolako eraginik emailearen odol bolumenari dagokionez. Bolumen hori berehala berritzen da, zerbait edatean.
5. Urte betean, emakumeek hiru aldiz eman dezakete odola, eta gizonek lau aldiz.