Sagastietako lepua I

Trikuharri labur irekia. Tumuluak 11 m-ko diametroa du iparraldetik hegoaldera eta 13 m-koa ekialdetik mendebaldera. Era berean, 1,40 m garai da. 1950ean egindako hondeaketa batekin aldatua, 2 m zabal den zanga batek zeharkatzen du kameratik mendebaldeko muturrera. Bost lauza baskulatuz eta lekualdatuz osatutako kamera, triangelu-formako esparru bat osatzen duena, batez beste 2,70 x 2 x … Continued

Pikoaga

Garai batean Pikoaga errotarenak izandako instalazioen hondarrak. Pikoaga baserriaren parean, Pagoagara igotzeko errepidearen alboan, arkuteria eskartzano bat ageri da, urak errotara eramateko erretena gainditzeko eraikia ziurrenik. Errepidearen beste aldean, mendi-hegalaren parean, hormen hondarrak ageri dira. Gaur egun, azken leku hori baso-ustiaketetarako kargaleku eta gordailu bezala erabiltzen da.

Paretazarreta

Harri-hormaz egindako presa, errekarriz eta tokiko materialez egindako harlanduz; argamasaz hartua. Ibaian behera joanda, sekzio trapezoidala eta altxaera zuzena. Erdialdean lehertuta, Epele errekaren eskuineko aldeari lotutako horma-atala geratzen da, ziurrenik Epela izeneko burdinolan aprobetxatzeko (ibaian behera joanda zegoena).

Pagalegi

Biko mugarria. Igeldo motako ale xeheko hareharrizko mugarria, oinplanoa L eran bi adarretan banatua eta altxaera zuzena, lurrean sartuta eta lurretik 0,45 m altxatzen da zuzen. Garaieran eta besoetako batean ebakita, kontserbatzen duen beste muturrean gurutze latindar bat dauka kontserbatuta; halaber, S bat dauka barneko aurpegi bakoitzean grabatuta, eta H kanpokoetan; hau da, garai batean … Continued

Olaberriaga

Olaberriagako burdinola hidraulikoa izandako instalazioen aurriak, Olaberriko errekaren eskuin eta ezker aldeen artean kokatua. Harri-lanezko, harlanduzko eta inguruko lurretako hareharrizko harlanduz egindako murruen hondarrak, landarez estalirik.

Muniskue (Etxola)

Oinplano angeluzuzeneko eraikin exentua; alboetan 4,30 x 5,20 metro eta solairu bakarra (2,10 m gailurrean). Bi isurialdeko estalkia, teilatu-gailurra luzetara duela, hareharrizko lauzaz estalita, ingurukoak, teilakatuta. Murruak lehorrean egindako harri-lanezkoak dira, eta hegoaldera ematen duen aurrealdeko ezkerreko aldea irekita ageri du. Arteka itxurako tarte bat ekialdeko alboan. Zorua lurrezkoa. Gaur egun, artegi bezala erabiltzen da.

7 - 12 erakusten 64 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi