Usategieta
Nahiko erraz aska daiteke baserri honen izena: uso + tegi. Ez du inolako misteriorik. Ofizialki Ereñotzu auzoan kokaturik dago, baina askoz egokiago Lastaola bailaran kokatzea, zeren eta Osinagaz handiko hegian aurkitzen baita, tartean, azpialdetik Akerregi nahiz Martindegi dituelarik. Hiru bide desberdinetatik hel daiteke Usategietara. Batetik, Osinagan gora jo, Lepa Txiki deitu lepoa gainditu eta behera bidearen ezkerretan dago; Altzuetatik Añarregin gora, eta Lastaolatik barna (Makinetxe) hirugarrena. Mendi hegalaren oinetan aurkitzen zaigu.