Bazterrola (Bastola)
Bastola da jendearen ahotan, Basterrola “Nomenclator” zerrendan (1870) eta Bazterrola izatez. Olaren bazterreko baserria izan zitekeen edota bazterreko ola, bazterretxe bazterreko etxea izan daitekeen bezala.
Ereñotzu
Baserriak
Bastola da jendearen ahotan, Basterrola “Nomenclator” zerrendan (1870) eta Bazterrola izatez. Olaren bazterreko baserria izan zitekeen edota bazterreko ola, bazterretxe bazterreko etxea izan daitekeen bezala.
Altzairu edo Atxerua-Enea deitzen zuten, gizaseme azkar, tantai eta oso sendoa zelako Auzokalte baserrian azkenik bizi izan zen Lino Azkue zeritzona.
Julene eta Iñaki ama-semeak izan ditut solaskide. Hauek aita zenari, bertako semea, entzuna zuten. Zera, etxea egiteko garaian lurpean pizar-harria (urdina) azaldu nonbait, eta hortik “harri urdin”, Arriurdineta etxeari izena ezarri ziotela. Ereñotzuko plaza eta eliza pasatuta, Goizuetarako bidean, eskuinera, errepidea ukitzen duela dago Arriurdineta, harrizko etxe polita.
Izatez borda txar bat zen, sukalde bat ezarri eta familia bizi izan zelarik, Pikoagatik gora mendi hegaiean. Joxe Luis Otxotorena eta Maria Egilegor ziren senar-emazteak, eta bi seme, Jesus eta Joxe Antonio.
Hernaniko baserririk urrunena, dio Joxe Migel Aizega nire solaskideak, lehen Lizarregi bazen ere”, inolako dudarik gabe.
Ugaldetxon gora abiatu, eskuinera jo Pikoaga Etxeberri etxearen gain aldetik eta kilometro pare batera beheko zokoan, leku goxoan, aurkitzen da Aparrain baserria, Urumea ibaia alboan eta ibaiaz bestaldetik Benta Berri (Arano) eta “Eruzeampo” garagardo fabrika dituelarik.
Añoa hitzak zer esan nahi duen galdeginik, landare izena ote den entzuna dutela esan didate. Han-hemenka begiratu, aztarnarik ez, eta Lakoizketak azkenean Añoa “Tucinia graminum” (Nublo, cast. Nieble, fran.). Ik. Diccionario de los Nombres Euskaros de las Plantas. Jose Maria de Lacoizqueta, 183 or, Iruñea, 1888.