Urruzunoko zentral hidroelektrikoa
Urruzunoko multzoa Pagoagako auzoan kokatzen da, izen bera daraman errekaren ondoan, Hernani eta Urnietako Udalerrien artean. Sarbidea Nafarroako errepidetik (GI-3410) egiten da, Pikoagako zubia zeharkatu eta pista bat hartuz.
Multzoa bi burdinola artean kokatzen da, Urruzuno Goikoa eta Urruzuno Behekoa.