Ereñotzuko zentral hidroelektrikoa

Ereñotzuko multzoa, izen bereko auzoan kokatzen da. Urumea ibaiaren bi bazterretan sakabanatuta. Inguru horretarako sarbidea Nafarroara doan errepidetik egiten da (GI 3410), auzo honen erdigunetik pasatzen dena.

Zentral Hidroelektriko zaharraren hondakinak kontserbazio-egoera onean daude, nahiz eta eraikin batzuek lurreratzeko zorian dauden. Multzoak ondare-balio handia du, nahiz eta azken urteetan zonaldean aldaketak egin diren, instalazioak martxan mantentzeko (duela urte gutxi funtzionatzeari utzi dio).

Multzoa tipologia eta kronologia desberdinetako eraikinek osatzen dute: Lonja Etxea eta Portua; Ereñotzu Burdinolak eta Errota; Bazterrola Burdinola; eta Zentral Hidroelektrikoa.

 

Ereñotzuko lonja eta portua

Ereñotzuko multzoa, izen bereko auzoan kokatzen da. Urumea ibaiaren bi bazterretan sakabanatuta.Inguru horretarako sarbidea Nafarroara doan errepidetik egiten da (GI 3410), auzo honen erdigunetik pasatzen dena.

Gaur egun ez dago portu zaharrarekin lotutako ebidentziarik, eta Lonja etxea baino ez da zutik mantentzen. Etxea asko aldatu da orain dela gutxi egindako berrikuntzengatik, hori dela eta, merkataritza zuzentzea zen bere jatorrizko betebeharraren nabaritasun guztia, galdu du. Hala ere, aldameneko burdinolekin lotutako aztarna batzuk gordetzen ditu barruan.

Multzoa tipologia eta kronologia desberdinetako eraikinek osatzen dute: Lonja Etxea eta Portua; Ereñotzu Burdinolak eta Errota; Bazterrola Burdinola; eta Zentral Hidroelektrikoa.

Ereñotzuko burdinolak eta fabrikak

Ereñotzuko multzoa, izen bereko auzoan kokatzen da. Urumea ibaiaren bi bazterretan sakabanatuta. Inguru horretarako sarbidea Nafarroara doan errepidetik egiten da (GI 3410), auzo honen erdigunetik pasatzen dena.

Ereñotzuko burdinola eta errota zaharren hondakinek oso multzo nabarmena osatzen dute, ondare-balio handikoa. Gaur egun, Lonja baserriaren eta zentral hidroelektrikoaren artean dauden horma batzuk kontserbatzen dira.

Multzoa tipologia eta kronologia desberdinetako eraikinek osatzen dute: Lonja Etxea eta Portua; Ereñotzu Burdinolak eta Errota; Bazterrola Burdinola; eta Zentral Hidroelektrikoa.

Epeleko zementu fabrika

Epeleko multzoa izen bera daraman auzoan kokatzen da. Nafarroara joateko errepidetik (GI-3410) sartzen da izen bera duen auzoraino, eta handik Epele errekaren paraleloan doan pista hartzen da.

Zonaldean ekoizpen industrialaren aztarna oso desberdinak mantentzen dira, bai tipologia aldetik eta bai kronologia aldetik ere (Epele burdinola eta errota, Zementu fabrika). Fabrika Epele errota baserriaren inguruan dago, errekaren ezkerraldeko bazterrean. Ingurunea egun Labezarreta bezala ezaguna da.

Epeleko burdinola eta errota

Epelako multzoa izen bera daraman auzoan kokatzen da. Sarrera Nafarroako errepidetik (GI-3410) egiten da, izen bera duen auzoraino, eta handik Epele errekaren paraleloan doan pista hartzen da.

Zonaldean ekoizpen industrialaren aztarna oso desberdinak mantentzen dira, bai tipologia aldetik eta bai kronologia aldetik ere (Epele burdinola eta errota, Zementu fabrika).

Bezkitako burdinola

Ibai-terraza txiki batean kokatzen da, Bezkita errekak Urumean duen bokalearen inguruan, Urnietako udal-barrutiko Goiburu auzoan.

Multzoa Bezkitako burdinolak soilik osatzen du. Aztarna interesgarriak mantentzen dira (lantegi zatia, ubidea eta presa).

 

19 - 24 erakusten 94 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi