Bazterrolako burdinola

Ereñotzuko multzoa, izen bereko auzoan kokatzen da. Urumea ibaiaren bi bazterretan sakabanatuta. Inguru horretarako sarbidea Nafarroara doan errepidetik egiten da (GI 3410), auzo honen erdigunetik pasatzen dena.

Bazterrolako burdinola Urumea ibaiaren ezkerraldean dagoen burdinola bakarra da. Gaur egun, ia ez dago haren izatearen ebidentzia txikirik.

Multzoa tipologia eta kronologia desberdinetako eraikinek osatzen dute: Lonja Etxea eta Portua; Ereñotzu Burdinolak eta Errota; Bazterrola Burdinola; eta Zentral Hidroelektrikoa.

Aparraingo burdinola

Aparraingo multzoa Pagoagako auzoan kokatzen da. Zehazki izen bera daraman baserritik gertu. Eremua, Urumea ibaiaren eskubialdean eta Nafarroako mugatik oso gertu dago. Sarbidea Ugaldetxoko zubitik abiatzen den pista batetik egiten da, ibaiaren eskuinaldetik.

Gaur egun ez dira burdinolaren aztarna aipagarririk mantentzen, inguruan dauden eraikinen berrikuntzak egin eta gero, baina arrasto batzuk bere gutxi gorabeherako kokapena egiaztatzen dute.

Abillatseko burdinola eta errota

Latse auzoan kokatzen da. Urumea ibaiaren eskuinaldeko ibai-terraza zabal batean kokatzen da. Latsako lantegia eta Pikoaga-Mandarrietako Zentralaren artean, Abillats baserriaren inguruan.

Burdinola honen eta bere aldameneko errotaren aztarnak ezin izan dira aurkitu, ezta bere ekoizpen azpiegiturarenak ere, tokiaren toponimoa soilik ailegatu zaigu.

25 - 30 erakusten 94 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi