IÑISTORKETAN aurkezpena
Atzo Iñaki Sanz-Azkue, Josu Narbarte eta Maite Errartek IÑISTORKETAN liburua aurkeztu zuten Auzo Udaleko areto nagusian. Jende ugari bertaratu zen gure bailarako iñistorraren inguruko kultur ondareaz informatzera. Gaurtik aurrera, auzotarrek dohan jaso dezakezue liburua Auzo Udalean bertan (etxebizitza bakoitzeko bat).
Gehiago irakurriKRONIKA JAIALDIA
Aurten ere Ereñotzuko Auzo Udalak 30 sarrera jarriko ditu herritarren eskura! 🎉 Kronika Jaialdia 📆 Urriak 3, ostirala 🕔 17:00tatik aurrera 📍 Galarretan Sarrerak hartzeko auzo udalera deitu edo udalera azaldu. Pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera hartu ahal izango ditu!
Gehiago irakurriGAZTETXOKOA
DBH-ko gazteei zuzendua, ostiralero 17:00etatik 19:00etara.
Urriaren 3tik aurrera!
Ereñotzuko areto nagusian.
HAURRENTZAT ESKULAN TAILERRAK
Ereñotzun 4-12 urte bitarteko haurrentzat.
Izen ematea Irailaren 24a arte, Auzo Udalean edo Web Orrian bertan.
Astearteetan:
HH4-LH2 16:45-17:30
LH3-LH6 17:30-18:30
Izen emateen arabera, taldekatzeetan aldaketak egon daitezke
Gehiago irakurriARANORA IGOERA
Bizikletaz Ereñotzutik.
Ondoren bazakaria.
Bazkarira apuntatzeko 686500174 telefonoan.
2025-2026 Ikasturteko ikastaroak. Izen emate epea irekita
IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ARAUAK
1. MATRIKULATZEKO EPEA:
Izen-ematea: irailaren 9tik 22ra, biak barne.
Ikastaroak urritik ekainera emango dira eta izen ematea, ikasturte osokoa izango da.
Aurrematrikulen arabera, erabakiko da taldea osatuko den ala ez.
Ikastaroan izena eman dutenak dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek.
2. ORDAINKETA:
• YOGA: 227,35€
• YOGA KUNDALINI: 227,35€
• PILATES: 148,80€
• ENTRENAMENDU FUNTZIONALA: 148,80€
• ZUMBA +60: 75,25 €
Tarifaren ordainketa banku-helbideratze bitartez egingo da. Matrikula gauzatu ahal izateko beharrezkoa izango da kontu korrontearen IBAN zenbakia eta NAren zenbakia aurkeztea.
Ordainketa osoaren %34 ikasturte hasieran, interesatuak esango duen kontu korrontetik hartuta. Beste %33 abenduaren hasieran, eta beste %33 martxoaren hasieran.
3. MATRIKULA EGITEKO:
• Auzo Udalean bertan
• Ondoko inprimaki bera online betetzea.
Puntu hauek betetzen ez badira, aurre izen-emateak ez du baliorik izango.
4. MATRIKULAREN ITZULTZEA:
Ikastaroa hasiz gero ikasle guztiek egindako matrikularen arabera dagokien tarifa osoa ordaindu beharko dute. Edozein ikastaro edo klasetan baja hartu behar dela jakinaraziz gero ez dira kuotak itzuliko edo ezabatuko. Honen salbuespena izan daitezke norberaren gaixotasun larriak kurtso erdia baina iraupen luzeagokoen kasuak. Salbuespen hau Tokiko Gobernu Batzarrak erabakiko du, eta horretarako ezinbestekoa da agiri-medikuak frogatzea alegatutako gaixotasuna.
Honako kasu hauetan egingo da dagokion itzulketa kopurua:
- Lanean hasiz gero, betiere lana eman dion enpresaren zigilua duen egiaztagiri baten bidez jakinarazten bada xehetasun hori.
- Gaixotasun baten ondorioz baja hartuz gero, betiere medikuak jarduera hori egitea bere osasunarentzat kaltegarria dela adierazten duen egiaztagiri ofizial bat aurkeztuz.
- Norberaren gaixotasun larriak kurtso erdia baina iraupen luzeagokoen kasuak. Salbuespen hau Tokiko Gobernu Batzarrak erabakiko du, eta horretarako ezinbestekoa da agiri-medikuak frogatzea alegatutako gaixotasuna.
5. IKASTARO HASIERA BERANDUTZEA
Ikasleak ikastaroa beranduago hasi behar badu, bere errua ez den arrazoiren bat tarteko, dagokion matrikula kopuruaren zati proportzionala ordainduko du.
6. ONURA FISKALAK:
Udal ordenantzaren 7. artikuluan ezarritakoak aplikatuko dira.
7. HIZKUNTZA:
Ikastaro guztiak, euskaraz emango dira.
8. BESTELAKO OHARRAK:
Ikastaro saioak bukatuta, erabilgarri egongo dira frontoiko aldagelak.
Gehiago irakurri









