Udaleku irekiak, izen-ematea maiatzaren 13ra arte
Aurreko urteetan bezala, aurten ere UDALEKU IREKIAK prestatu ditu Auzo Udalak. Antolamenduari dagokionez, aurreko urteetakoaren antzekoa izango da.
Ereñotzu
Aurreko urteetan bezala, aurten ere UDALEKU IREKIAK prestatu ditu Auzo Udalak. Antolamenduari dagokionez, aurreko urteetakoaren antzekoa izango da.
2-12 urteko haurrentzat, udaleku irekiak antolatu ditu Auzo Udalak, ekainaren 30etik uztailaren 22ra, biak barne: astearte, ostegun eta ostiraletan, 09:15etatik 12:45etara. Zabalik dago izena emateko epea, maiatzaren 13ra arte. 65 euro dira, eta Auzo Udalean entregatu behar da izenemate orria. Etxean jaso dute gurasoek; bestela, Auzo Udalean bertan ere eskuragarri dago.