Ugaldetxoko aisialdi eremua irekita irailaren 21 arte

Ugaldetxoko aisialdi gunea Urumea bailaraz gozatzeko paraje ezin hobea bihurtu da azken urteetan. “Eremuak jokabide arduratsuekin natura eremuaz gozatzeko aukera eskaintzen die hernaniarrei eta Urumeara bisitan datozenei”, gogorarazi dute Ainara Atorrasagasti Hernaniko Ingurumen zinegotziak eta Olatz Juantorena, Ereñotzuko auzo alkateak.

Aurten, ekainaren 28tik irailaren 21era egongo da zabalik Ugaldetxoko aisialdi gunea. Ekainetik abuztura 12:00etatik 20:00tara egongo da zabalik, egunero. Irailean, berriz, astelehenetik ostiralerako ordutegia 16:00etatik 20:00tara izango da eta asteburutan, 12:00etatik 20:00tara.

Ohi bezala, autoz bertaratzeko erreserba egin beharko da. Erreserbak 72 orduko aurrerapenarekin egin ahalko dira.

40 ibilgailurentzako tokia dago Ugaldetxo aisialdi guneko aparkalekuan. Oinez, bizikletaz edo garraio publikoz hurbiltzen direnentzako, ez da egongo sartzeko mugarik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi