Ereñotzu

Mendeetan zehar Urumea ibaia oso garrantzitsua izan da hernaniar askorentzat. Honela, uholde lautada eta ibaiertzetako lurretaz baliatuz, Ereñotzu eta Fagollaga bezalako auzoak eraiki dira Urumearen bazterrean. Ibilbide honek auzo hauetako biztanleei aisiarako bide bat eskaintzeaz gain, inguruetan dauden garrantzi historiko, kultural eta naturaleko guneak ezagutzera emateko aukera ematen du.

Luzera: 4,1 km.
Iraupena: 1 h 15 min.
Zailtasuna: ertaina.

Ibilbidea

Hernani eta Goizueta herriak lotzen dituen GI-3410 errepidearen 5,6 kilometroan Ereñotzu dago eta ibilbideak hementxe du hasiera.

Gune interesgarriak

  • A. EREÑOTZU: Mendiz eta naturaz inguratua, auzo honetan interes handiko hainbat eraikuntza ikus ditzakegu: Txilibita baserria eta San Antonioko Parrokia adibidez.
  • B. ARTAMUGARRIAK: Artamugarriak Urumeako bailaran hain ohikoak diren saroeen erdialdea adierazten duten harriak dira. Saroe edo saroi bezala ere ezagunak ziren gune hauen jatorria oraindik ere zalantzakoa den arren, aintzina, basogintza-guneen baitan esparru “libre” garrantzitsu bat ziratekeela uste da. Ibilbide honen gertu aurki dezakegun artumagarria Larregaingoa da: ala ere ibilbidetik nahiko aldenduta dago eta aurkitzeko zaila den gune batean.
  • D. FAGOLLAGAKO AINGURA-FABRIKA: XVIII. mendean Fagollagako aingura fabrika izan zenaren arrasto bakarrak egun Fagollaga auzoan errepidearen alboan dauden etxebizitza luzangak dira. Fagollagako aingura fabrika XVIII. mendean erregearekin eginiko paktu baten ondorioz eraiki zen eta bertan lau urtetan 20.000 kintal aingura ekoiztu ziren.

ESKUORRIA

IBILBIDEA

  • E. FAGOLLAGAKO ZUBIA: Fagollagako zubia Euskal Kultur Ondarearen barruan Monumentu bezala dago izendaturik. Zubiak XVIII. mendeko datazioa du.
  • F. ARGURUTZEKO HARKAITZAK: Misterioz beteriko gune honetan, harrian bertan forma ezberdineko gurutze bana markaturik duten lau harkaitz aurki daitezke. Hainbat hipotesi dauden arren, oraindik ere ezin izan da argitu gurutze hauek benetan gordetzen duten misterioa.
  • G. URUMEA IBAIA ETA FAGOLLAGAKO UHARKA: 1940an industria erreka ertzean kokatzen hasi zen heinean Urumea ibaira isurtzen zituzten hondakinak direla eta, ibaiaren ur-kalitatea asko jaitsi zen eta ez zegoen ia bizirik bertan. 1970etik aurrera, aldiz, ur araztegien agertzearekin gauzak aldatzen joan ziren eta egun, izokina bezalako arrainak ikus daitezke Urumean. Fagollagakoa bezalako uharkak oztopo handia dira arrainentzako, hau dela eta, arrainak presa zeharkatzeko “eskala” izenekoak eraikitzen dira hauetan.

Informazio praktikoa

  • Gaur egun ibilbide hau, bere osotasunean, marka txuri-berdez seinaleztatuta dago. SL-Gi 1002 izenarekin balizatuta dago.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi