Atsolorraren antolakuntzan parte hartu nahi duzu??
Haur baten jaiotza alaitasunaren sinonimoa da etxe guztietan. Haur berri bat jaiotzeari ohitura zaharrak berreskuratzeko gogoa gehitzen bazaio, ‘Atsolorraren’ aurrean gaude, jaiotzaren euskal erritua.
Jaiotza errituari dagokionez, gure arbasoen garaian, emakume bat erditzen zenean, auzoko gainerako emakumeak joaten zitzaizkion laguntzera, bere onera etorri bitartean. Ama eta jaioberria zaintzen zituzten eta beraz, biak komunitatearen ardurapean zeuden. Euskal jaiotze erritual honi ‘Atsolorra’ deitu zitzaion, ‘atso’ (emakume, adinekoa, adineko emakumea) eta ‘lorra’ edo ‘lorpean’ (eman edo sortu) hitzek osatutako euskarazko hitza.
Beraz komunitatearentzat, ama eta jaioberriak heuren bizitzei aurre egiten ematen zuten ahalegina zen. Komunitateko emakume haiek seme-alabarik gabeko emakumeak izan ohi ziren, eta beraz, aukera gehiago zituzten erditzea eta erditzeostea erabat sendatzeko.
Ohitura hau iraungita zegoen 2012an Ereñotzun berreskuratu genuen artea. Beharrezkoa da ‘Atsolorra’ bezalako antzinako tradizioak berreskuratzea, gure komunitatearen kultura eta etorkizuna aberasten dutelako.