BISITA GIDATUA Akolako arkeologia-lanetara

Aranzadi Zientzia Elkarteak Akolako Lepua II trikuharrian indusketa arkeologiko bat egiteko proiektua antolatu du, Auzo Udalarekin elkarlanean. Lan arkeologiko hauen inguruan bisita gidatu bat egingo da abenduaren 23an, Akolako historiaurreko monumentuei buruz gehiago jakin dezagun. Ibilaldia Ereñotzuko Plazatik abiatuko da 9:45etan. Bisitan zehar lan arkeologikoetan parte hartzeko aukera izango da. Horrez gain, nahiez gero abenduak … Continued

Aranzadi Zientzia Elkarteak Akolako Lepua II trikuharrian indusketa arkeologiko
bat egiteko proiektua antolatu du, Auzo Udalarekin elkarlanean. Lan arkeologiko hauen inguruan
bisita gidatu bat egingo da abenduaren 23an, Akolako historiaurreko monumentuei buruz gehiago jakin dezagun.

Ibilaldia Ereñotzuko Plazatik abiatuko da 9:45etan.

Bisitan zehar lan arkeologikoetan parte hartzeko aukera izango da. Horrez gain, nahiez gero abenduak 18 eta 23 bitartean ere izango da lan arkeologikoetan parte hartzeko aukera, historiaurrea@aranzadi.eus helbidean izena emanda.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi