EUSKARA ETA KULTURARTEKOTASUNA EREÑOTZUN: Proiektuaren aurkezpena

UEMAk, Hernaniko Udalalk, Ereñotzuko Auzo Udalak eta Txirrita Eskolak abian jarritako egitasmoa aurkeztuko zaie auzoko familiei. Hauek dira proiektuaren ardatz nagusiak, sustatzaileen hitzetan: Egitasmo honek bi helburu ditu: euskara komunikazio-hizkuntza izaten jarraitzea eta, aldi berean, euskara ez dakiten jatorri atzerritarreko auzokideen ulermena erraztea zein haien parte hartzea sustatzea. Euskara zaindu eta sustatuko dugu, gure hizkuntza … Continued

UEMAk, Hernaniko Udalalk, Ereñotzuko Auzo Udalak eta Txirrita Eskolak abian jarritako egitasmoa aurkeztuko zaie auzoko familiei.

Hauek dira proiektuaren ardatz nagusiak, sustatzaileen hitzetan:

Egitasmo honek bi helburu ditu: euskara komunikazio-hizkuntza izaten jarraitzea eta, aldi berean, euskara ez dakiten jatorri atzerritarreko auzokideen ulermena erraztea zein haien parte hartzea sustatzea.
Euskara zaindu eta sustatuko dugu, gure hizkuntza delako, batzen gaituena. Baina bide berriak bilatuko ditugu euskaraz ulertzen ez dutenak komunitatera hurbiltzeko eta parte aktibo izateko.

Zaintza zerbitzua egongo da eta baita aldibereko itzulpena izateko aukera ere.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi