IÑISTORKETAN liburuaren aurkezpena

IÑISTORKETAN: Iratzearen kultura Urumea bailaran_paisaia, ondarea eta memoria. Mendeetan zehar iratzea ezinbesteko lehengaia izan da baserrietan. Abereei azpiak egiteko erabili izan da batez ere, eta ondoren, hortik ongarria egin eta baratzean eta soroan zabaltzeko. Hala, horiek ekoizpen ona izatea nahi bazen, ezinbestekoa zen iratzea urtero moztea. Horrek, ordea, gatazka asko ekarri izan ditu, iratzea lortzeko … Continued

IÑISTORKETAN: Iratzearen kultura Urumea bailaran_paisaia, ondarea eta memoria.

Mendeetan zehar iratzea ezinbesteko lehengaia izan da baserrietan. Abereei azpiak egiteko erabili izan da batez ere, eta ondoren, hortik ongarria egin eta baratzean eta soroan zabaltzeko. Hala, horiek ekoizpen ona izatea nahi bazen, ezinbestekoa zen iratzea urtero moztea. Horrek, ordea, gatazka asko ekarri izan ditu, iratzea lortzeko lehian aritu direlako herritar asko. Hori dela eta, udal askok arauak jarri behar izan zituzten mozketak kontrolatzeko eta eztabaidak baretzeko.

Ikerketa honetan, Urumeako eta batez ere Hernaniko kasua aztertu dira. Bertan, iratzearen mozketek eragin oso handia izan zuten, ez soilik herritarren eguneroko bizimoduan, baizik eta paisaian, udal mailan eta herri-lurren pribatizazio prozesuan. Iratzeari loturiko kultura eta paisia kultural oso bat sortu zen, eta egun, oraindik ere duela hamarkada gutxi arte iraun duen kultura horren arrastoak aurki daitezke. Liburu honetan, iratzearen kulturak XIX. mendetik gaur arte bailaran egin duen ibilbidea eta izan duen eragina aztertzen da. Paisaia, ondarea, memoria, gerrak, eguneroko lana eta beste hainbat kontu nahastuaz.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi