Ereñotzuko ibilbide sarea

Paraje ederrez gozatuaz naturari so egiteko aukera eskaintzen duten ibilbideen bitartez naturarekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitu Ereñotzuk.

Urumea ibaiak zeharkatu eta forma ematen dion bailara sakon eta malkartsua da, aberastasun handiko natur ingurunea. Ezkurran (Nafarroan) jaio eta Donostian (Gipuzkoan) itsasoratzen den ibaia da Urumea Usategietako gainean (695 m) jaiotzen da ibaia, Ollin izenarekin. Goizuetan bertan Añarbe errekako urak jasotzen ditu eta Urumea izena hartzen du orduan.

Urumea ibaiak naturgune ederra ipintzen du eskura: Urumea bailara. Eta bertan, Aiako Harria edota Artikutza bezalako natur parkeetara sarrera aurkitzen da. Landare eta animalia espezie ugari bizi dira, hauetatik asko zonalde honetan bakarrik aurki ditzakegunak. Urumea ibaiaren inguruan interes ekologiko handiko berezko ekosistemak garatu dira.

Era berean, Urumea ibaiari lotuta zailtasun ezberdineko ibilbide hauen bidez, udalerriko bai kultur-eta historia-intereseko, bai balio handiko natur guneak ezagutu daitezke.

Oindi

Ibilbide honek Oindi mendiaren inguruan zabaltzen diren bailara eder eta basatiak ikusteko aukera ez ezik, gure arbasoen bizimoduaren ispilu diren…

Gehiago irakurri

Epele

Epeleko ibilbideak ingurugiro eta kultura aldetik garrantzi handiko guneak ezagutzeko aukera bikaina emango digu. Era berean, errekaertz eta basope…

Gehiago irakurri

Larregain

Ibilbide interesgarri bezain eder honek, zailtasun txikiko bide bat eginez Hernaniko hainbat trikuharri eta artamugarri ikusteko aukera bikaina ematen digu…

Gehiago irakurri

Urruzuno

Urteetan zehar basogintzan lan egiten zuen hainbat hernaniarren lantoki izan den arren, egun Hernaniko bailara ezezagunetarikoa da. Baserririk eta beste…

Gehiago irakurri

Oberan

Oberango ibilbideak Hernani, Donostia eta Errenteriako udalerrien mugak zeharkatzeko aukera emango digu, Urumeako bailaran oraindik ere aurki daitezkeen ibaiertz…

Gehiago irakurri

Latse

Mendez mende Usoko bailara sortu duen izen bereko errekaren lerroa jarraituaz, hainbat fauna eta flora espezierentzako babesleku bikaina den harana…

Gehiago irakurri

Ereñotzu

Mendeetan zehar Urumea ibaia oso garrantzitsua izan da hernaniar askorentzat. Honela, uholde lautada eta ibaiertzetako lurretaz baliatuz, Ereñotzu eta…

Gehiago irakurri

Aparrain

Aparraingo ibilbideak Aiako Harriko Parke Naturalaren barruan dagoen arren, hernaniar askorentzat ezezaguna den gune bat ezagutzeko aukera ematen digu…

Gehiago irakurri

Usoko

Usoko errekako bailara inguratzen duen ibilbideak Hernaniko hirigunea, Ereñotzu eta Usoko errekako bailararen ikuspegi bikainak ematen dizkigu…

Gehiago irakurri

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi