Oberan

Oberango ibilbideak Hernani, Donostia eta Errenteriako udalerrien mugak zeharkatzeko aukera emango digu, Urumeako bailaran oraindik ere aurki daitezkeen ibaiertz ederretaz eta pagadi zabaletaz gozatzeko parada izango dugularik.

Luzera: 4,1 km.
Iraupena: 1 h 15 min.
Zailtasuna: ertaina.

Ibilbidea

Ibilbideak Hernani eta Goizueta herriak lotzen dituen GI-3410 errepidearen 8,7 kilometroan dagoen Ugaldetxo tabernajatetxean du hasiera. Urumea ertzeko aisialdiguneak eta bertan dagoen frontoia dela eta, uda inguruan jende asko biltzen duen tokia da. Inguruan ez dugu aparkatzeko lekua aurkitzeko zailtasunik izango.

Gune interesgarriak

  • A. URUMEA IBAIA: Nafarroan jaio eta Goizueta eta Aranoko udalerrietatik pasa ostean Gipuzkoako lurretan sartzen da Donostian itsasoratzeko, Hernani zeharkatu ondoren. Ibilbide honek Urumeak Hernanin duen gune ezezagunetariko bat erakusten digu, kalitate bikaineko ur hauen albotik igarotzeko aukera emanez.

ESKUORRIA

IBILBIDEA

  • B. OBERANGO PAGADIA: Pagoz osaturiko baso itzaltsua osatzen du Oberangoak. Euskal Herriko gune askotan baso-landaketek pagoaren lekua hartu duten arren, Oberanen oraindik ere egoera oso onean kontserbatzen den pagadia aurki dezakegu eta duela 100 urte arte Hernaniko lurretan aurki genitzakeen pagoz osaturiko baso zabal eta ederrei buruzko ideia bat ematen digute.

Informazio praktikoa

  • Gaur egun ibilbide hau, bere osotasunean, marka txuri-horiz seinaleztatuta dago. PR-Gi 1001 izenarekin balizatuta dago.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi