Oindi

Oindi mendiaren magaletan milaka urteetan zehar gizakiak bere arrastoak utzi ditu: trikuharriak, harrespilak, saroeak edota misterioz beteriko mugarriak.

Ibilbide honek Oindi mendiaren inguruan zabaltzen diren bailara eder eta basatiak ikusteko aukera ez ezik, gure arbasoen bizimoduaren ispilu diren hainbat aztarna ikusteko aukera emango digu, baita Hernaniko baso mistorik handienaren barrualdea ezagutzeko parada ere.

Luzera: 8,4 km.
Iraupena: 2 h 45 min.
Zailtasuna: ertaina.

Ibilbidea

Ibilbideak Pardiolako baserriaren parean du hasiera. Palmondo baten ondotik doan pista hartuko dugu, aldapa gora egiten ez duen bakarra. Hasi eta segituan pistak errekasto bat zeharkatuko du. Hortik 100 metrora bide-banaketa bat aurkituko dugu.

Gune interesgarriak

  • A. MUGARRILUZE MUGARRIA: Hernani eta Urnietako udalerriak mugatzen dituen mugarri honek bitxitasun bezala bere tamaina du; izan ere, Hernaniko gainontzeko mugarriek ez bezala tamaina bereziki handia baitu.
  • B. POZONTARRIKO LEPOKO TRIKUHARRIA: Urnietako udalerriko lurretan kokaturiko dolmen hori kobre eta brontze aroetan gizakiak eraikitzen zituen ehorzteko hilobi kolektiboen eredu garbia da. Oindiren magalean duen kokapenak, Aballarriko harkaitz malkartsuak atzean dituelarik, gune ederra bilakatzen du Pozontarriko lepoa.
  • D. MUNISKUEKO MULTZO MEGALITIKOA: Hernani eta Urnietako udalerrien mugak 1956an aurkitu zen multzoa zeharkatzen du alderik alde. Bertan, trikuharria, mairubaratzea, 1,75 m-ko menhirra edo iruinarria bezalako aztarnak aurki daitezke. Hernaniko multzo megalitiko ederrenetariko bat osatzen dute.

ESKUORRIA

IBILBIDEA

  • E. MUNISKUEKO MUGARRIA: Mugarriak Urumeako bailaran hain ohikoak diren saroeen erdialdeko harriak dira, saroearen zentroa adierazten zutenak. Saroe edo saroi bezala ere ezagunak ziren gune horien jatorria oraindik ere zalantzazkoa den arren, antzina, basogintza-gunearen baitan esparru "libre" garrantzitsu bat zirela uste da.
  • F. ARGURUTZEKO HARKAITZAK: Misterioz beteriko gune honetan, harrian bertan forma ezberdineko gurutze bana markaturik duten lau harkaitz aurki daitezke. Hainbat hipotesi dauden arren, oraindik ere ezin izan da argitu gurutze hauek benetan gordetzen duten misterioa.
  • G. EREÑOTZUKO BASOA: Hernaniko baso mistorik handienaren zuhaitzek Urumearen ibaiertzeraino dauden lur malkartsuak estaltzen dituzte. Gune batzuetan sasiarkazia bezalako zuhaitz inbaditzaileak ikus daitezken arren, basoaren handitasunak berak aipagarria egiten du Ereñotzuko basoa.

Informazio praktikoa

  • Mendiko arropa arina eta mendiko botak eraman.
  • Herrigunetik abiapunturaino oinez joan daiteke, kotxerik erabili gabe. Kasu horretan beste ordu eta erdi gehitu behar zaio ibilbideari.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi