Atsolorra

Atsolorra, auzoan haur bat jaiotakoan, amari eta jaio berriari egiten zitzaien bisita-bilera-merienda-ospakizuna… izaten zen. Emakumeen elkartasun adierazpena zen; haurra jaiotakoan auzoko emakumeek amari eta haurrari babesa eta laguntza adierazteko modua, beraz.  Horixe izan da, besteak beste, Ereñotzuko Auzo Udalak atsolorra berreskuratzeko izan zuen helburuetako bat, auzotarren arteko elkartasuna eta auzolana bultzatzea.

Atsolorra, euskal jaiotza-erritua

Atsolorra Euskal Herriko baserri-giroan errotutako ohitura zaharra da eta emakumeen auzolana da bere esanahia. Baina bereziki haur bat jaiotzen zenean egiten zitzaion ongietorrian oinarritzen da usadioa. Galdutzat jotzen zen erritua berreskuratzeko ahalegina egiten ari gara.

Ereñotzun orain dela bederatzi urte, 2012an ekin zitzaion aspaldiko ohitura hau berreskuratzeari. Gaurko garaietako egoeretara egokitu nahi izan zen eta garai batean etxe bakoitzean egiten bazen ere, udaberriro aurreko urteko jaiotzen ospakizunak egun bakar batean eta denak batera egitea erabaki zen. Iazko Atsolorra berezia izan zen, azken bi urteetan, pandemia dela eta ezin izan baitzen ospatu 2019 eta 2020an jaiotako haurren Atsolorra. Horregatik bi urte horietan jaiotakoak elkartu eta Atsolor bakarrean eman zitzaien haur jaio berri hoiei auzotarren babesa.

BIDEOA

HERRI TXIKI INFERNU HANDI

Auzoarentzat haur hauek etorkizuna eta auzoaren biziberritzearen adierazgarri dira. Denon artean zaintzeko ardura hartzen da nolabait, garai batean bezala, auzolanean alegia. Gainera, azken urteotan auzora bizitzera etorri berriak diren familiei harrera egiteko ere balio du jaiak, beraiek ere horrela ulertu dute, auzokide sentitzen laguntzen baitu talde giroko festa xume honek.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi