Burbunak eta Etsayak

Burbunak eta Etsayak Hernaniko natura eta ahozko ondarea biltzen dituen dokumentala da, eta Hernaniko bailaretan gizaldiz gizaldi transmititu den aberastasuna erakusten digu. Lan­da­re eta animaliei buruzko cor­pusa osatzeko helburuarekin hasi zen, baina aurretik, do­ku­mentala egin dute, natu­rarekin harremana mantendu duten hernaniarrei egindako elkarrizketekin osa­tua. 25 her­na­niar ingururi egindako el­ka­­rrizketekin osatu dute lana.

Natura eta ahozko ondareari tiraka

Dobera Euskara Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako proiektua izan da ‘Burbunak eta Etsayak’, eta diruz lagundu dute Ereñotzuko Auzo Udalak eta Hernaniko Udalak. Proiektua Euskal Herriko hainbat Kultur Etxeetan erakutsi da, Durangoko Azokan aurkeztu da baita ere eta azkenik Eitbk 2 urtez emititu du.

Hemendik aurrera dokumentala online egongo da (euskaraz) eta salgai Aranzadi Zientzia Elkartean eta Dobera Euskara Elkartean 5 eurotan (euskara batua, ingelesa eta gaztelerazko azpitituluekin).

DOKUMENTALA

ERREPORTAJEA

Ondarea da hari-mataza bat, inoiz bukatzen ez dena. Tira eta tira egingo diozu hari-muturrari, eta ez da inoiz bukatuko. Pertsonak naturan itsatsita egon denetik sekulako jakintza pilatu du, mataza bukaezina. Egin ditu sendagaiak belarrekin, eta jarraitu dio basoko piztiari, herriko azken zokoraino… Animalia eta landareen izenak, bizimodua, haiekin lotutako sineskerak, mitoak…

Herritarrak gero eta hiritarrago diren Euskal Herri honetan, badira ondare hori bizi bizirik mantentzenduten herritarrak. Hernaniko kasua azaltzen du dokumental honek, ondarea gaur eguneraino dakarren hari-muturra ez baita erabat eten Hernanin. 25 protagonistek argituko dute zer diren burbunak eta etsayak.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi