Urumea ibaiko Ugaldetxo aisialdi-gunerako sarrera aurten ere mugatuko da ibilgailuentzat
Urumea ibaiaren ingurunea babestua dela gogorarazten dute Hernaniko Udalak eta Ereñotzuko toki-entitate txikiak eta, horregatik, neurriz eta errespetuz gozatzeko deia egiten dute. Ingurune natural horren erabilera ordenatzeko ibilgailu motordunen sarrera mugatua izango da eta erabilera egokia egiteko kartelak eta hezitzaileak egongo dira. Ekainaren 15etik aurrera, udalaren webgunean erreserbatu ahalko da egun osorako sarrera.












