Datorren denboraldirako frontoian ordua hartzeko epea zabalik
Uztailaren 18tik 22ra izango da pilota lekuan izena emateko epea, Auzo Udalean.
Ereñotzu
Uztailaren 18tik 22ra izango da pilota lekuan izena emateko epea, Auzo Udalean.
Urumea ibaiaren ingurunea babestua dela gogorarazten dute Hernaniko Udalak eta Ereñotzuko toki-entitate txikiak eta, horregatik, neurriz eta errespetuz gozatzeko deia egiten dute. Ingurune natural horren erabilera ordenatzeko ibilgailu motordunen sarrera mugatua izango da eta erabilera egokia egiteko kartelak eta hezitzaileak egongo dira. Ekainaren 15etik aurrera, udalaren webgunean erreserbatu ahalko da egun osorako sarrera.
Bi urte eta gero, Ereñotzuko San Antonio festak ospatuko dira, ekainaren 10etik 13ra. Egin ezin izan dituztenak nolabait konpentsatze aldera, sekulako egitaraua prestatu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakia hartua du Pikoagako presa eta Arriurdiñetako presak eraisteko, Urumea ibaiaren konektibitatea eta bertako bioaniztasuna hobetzeko helburuarekin.
“Bi mila eta hamaikagarren urtea haztuz oinarri
Auzo Udala ibilbidean berrituz joan da sarri.
Weborria nahi du oraingoan sareratu, igarri.
Informazio, berri, agenda weborrian ditu jarri
Ereñotzuko Auzo Udalak denontzat eskuragarri”
Auzo Elkarteak antolatu du kartel lehiaketa eta, parte hartzaileen artean, 100 euroko saria dago jokoan.