Aurreko belaunaldien oinordetza
Aurreko belaunaldiengandik oinordetzan jaso eta herriari nortasuna ematen dioten ondasunen multzoa da kultura ondarea. Kontzeptu zabal honek hainbat eta hainbat jarduera, ahozko tradizio, jai, etab. biltzen ditu.
Ereñotzun, auzolana bezalako usadioek gaur egunera arte indarra izan badute ere, azken urteetan galduta zeuden iraganeko hainbat ekintza berreskuratzeko lanak egin dira.
Harrapazka eguna
Harrapazka eguna, iratzea mozteko garaiari irekiera ematen zion eguna zen. Hura egin arte debekatua zegoen garoa moztea, isuna jasotzeko arriskuarekin. Egun handia izaten zen zinez, zituen berezitasunengatik, bai eta zuen garrantziagatik ere…
Gehiago irakurriPutzuzar
Lehendik ere badira aztarnak Hernaniko Igoin-Akolako estazio megalitikoan eta orain Putzuzarreko trikuharria batu behar. Aztarnoi begira duela lau mila urteko gizarteari buruzkotasun asko sumatzen dituzte arkeologoek…
Gehiago irakurriBurbunak eta Etsayak
“Burbunak eta Etsayak” euskara eta natura lotzen dituen dokumentala da. Pertsonak eta naturak izan duten urteetako loturak natura eta euskararen jakintzan utzi duen ondarea eta aberastasuna modu erakargarrian azaltzen dituena…
Gehiago irakurriAtsolorra
Atsolorra Euskal Herriko baserri-giroan errotutako ohitura zaharra da eta emakumeen auzolana da bere esanahia. Baina bereziki haur bat jaiotzen zenean egiten zitzaion ongietorrian oinarritzen da usadioa. Galdutzat jotzen zen erritua berreskuratzeko ahalegina egiten ari gara…
Gehiago irakurri